AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / Diari de Tarragona
2025/02/25 08:10

Pederastiagatik Frantziako Estatuan inoiz izan den epaiketarik handienari ekin diote jadanik. 74 urteko Joël Le Scouarnec zirujau ohia epaitzen ari dira, gutxienez 299 pazienteri egindako bortxaketengatik eta abusuengatik; ebakuntzak egin eta oraindik anestesiaren eraginpean zeudenean egiten zien eraso, erabateko inpunitatez. Batez beste 11 urte zituzten biktimek Le Scouarnecek eraso zienean, 1989tik 2014ra bitartean. Hainbat klinika pribatutan eta ospitale publikotan jardun zuen mediku, Frantziako Estatuaren mendebaldean.

Le Souarnecek egunkari batzuetan idatzi zituen egindako erasoen xehetasunak, eta gehienak aitortu ditu dagoeneko: "Ekintza gorrotagarriak egin nituen". Eta gaineratu du, kontzientzia osoz: "Pertsona horiei guztiei, beren maiteei, zor diet nire egintzen erantzukizuna hartzea eta izan dituzten eta bizitzan zehar jasango dituzten ondorioak onartzea". Biktimetako batek bere buruaz beste egin zuen, jakin zuenean medikuak sexualki eraso ziola 10 urte zituenean. Gehienez 20 urteko kartzela-zigorra jarri ahal izango diote erasotzaileari. 

Zirujauak aurrekariak ditu pederastiagatik. 2020an jarri zioten hamabost urteko espetxe-zigor bat, lau haurri egindako sexu-erasoengatik; horietatik bi bere ilobak dira. 2005ean, berriz, eraso pederastak erakusten zituen pornografia edukitzeagatik kondenatu zuten. Hala ere, mediku gisa jarraitu ahal izan zuen lanean, 2017an atxilotu zuten arte: bere 6 urteko bizilagunak salatu zuen Le Souarnecek bortxatu egin zuela.

EZ DAGO IRUZKINIK