AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Greba orokorra Iruñean.
2020/02/13 11:16

Gaur, otsailak 13, Espainiako Poliziak hiru pertsona atxilotu ditu Donibanen (Iruñea, Nafarroa), goizeko aurreneko orduetan. Aurreko hilabeteko greba orokorraren harira izan dira atxiloketak.

Ahotsa-k jakinarazi duenez, komisaldegitik pasatu ostean utzi dituzte aske hirurak, eguerdi aldera. Atxiloketak salatzeko mobilizazioa deitu dute Donibanen arratsalderako, 19:00etan hasita.

Iragan astean beste pertsona bat atzeman zuten Burlatan (Nafarroa), orduan ere, greba orokorrarekin lotuta.