AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: @IrizarBorrokan
2022/05/17 10:12

Hitzarmenaren negoziazioa martxan zenean jo zuten greba mugagabera Adunako (Gipuzkoa) Irizar E-Mobilityko langileek, elkarrizketetan aurrerapausorik ez zegoela ikusita. 22 egunez greban izan ostean, itun berri bat sinatu dute langile batzordeak —LABeko zortzi ordezkari eta ELAko bat dira kideak— eta enpresako zuzendaritzak, hitzarmenean beharginek egindako exijentziak jasotzea onartu baitu azkenean zuzendaritzak. Hala, greba amaitutzat eman eta haien lanpostuetara itzuli dira gaur langileak.

Langile batzordearen arabera, baldintzak hobetzea lortu dute. Besteak beste, hobekuntzak lortu dituzte gaueko plusetan, irteeretan, dietetan eta kategorietan, eta eguneko zein urteko lanorduak murriztu dituzte. Gainera, KPIaz gaindiko igoerak izango dituzte soldatetan, ituna indarrean egongo den urteetan behintzat; momentuz, 2022an, 2023an eta 2024an egongo da martxan hitzarmena.

Autobus elektrikoak egiten dituzte Irizar E-Mobility lantegian, eta 300 langile inguruk jarduten dute gaur egun. 180 inguru izan dira greban.

EZ DAGO IRUZKINIK