AKTUALITATEA / Errepresioa
20.797 isun EAEn ekainaren 15etik, "osasun-arauak urratzea" egotzita
"Ordutegietan eta lurraldean ezarritako murrizketak ez betetzeagatik", "maskara ez janzteagatik edo behar bezala ez erabiltzeagatik" nahiz "kalean alkohola kontsumitzeagatik" ezarri dituzte ia 21.000 isun polizia-indarrek.
2020eko azaroaren 9
20.797 isun EAEn ekainaren 15etik, "osasun-arauak urratzea" egotzita

Ekainaren 15ean atera zen argitara Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren aurreneko agindua. Ordutik, eta azaroaren 5ean zenbatutako datuen arabera, 20.797 isun jarri dituzte Ertzaintzak eta tokian tokiko udaltzainek, "osasun-arauak urratzea" leporatuta. 11.742 zigor izan dira Bizkaian, 5.520 Gipuzkoan eta 3.535 Araban.

"Maskara ez janzteagatik edo behar bezala ez erabiltzeagatik" jarri dituzte isun guztietatik 14.207. Gainera, "garraio publikoan edo pribatuan maskara ez janzteagatik" ezarri dituzte 669 isun gehiago. "Lehendakariaren dekretuan ordutegietan eta lurraldean ezarritako murrizketak ez betetzeagatik" 626 zigor igorri dituzte polizia-indarrek, eta "kalean alkohola kontsumitzeagatik", 2.752.