AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Ategorrietan eraildako grebalariak omendu dituzte.
2022/05/27 20:14

Joan den urtean egin moduan, Ategorrietako (Donostia, Gipuzkoa) sarraskiaren urteurrena dela-eta, ekitaldi politiko bat egin zuten atzo Oarsoaldeko eta Donostiako Kontseilu Sozialistek. Ategorrietako erlojuan elkartu ziren, Haien memoria berreskuratuz sozialismoa eraiki lelopean.

Pasaiako (Gipuzkoa) arrantzaleek haien lan- eta bizi-baldintzak hobetzeko jo zuten grebara 1931ko maiatzean, eta Trintxerpetik Donostiara martxa bat egiten ari zirela, Ategorrietako erloju inguruan, tiroz egin zuen haien kontra Guardia Zibilak. Zazpi grebalari erail zituzten poliziek, eta beste 33 zauritu.

Donostiako eta Oarsoaldeko Kontseilu Sozialistek, langile horiek omentzeaz gain, nabarmendu dute halako memoria ariketak ezin direla "folklore hutsa" izan, eta garrantzitsuena dela halako prozesu historikoetatik ikasketa politikoak ateratzea. Ategorrietako erailketei dagokienez, Espainiako Bigarren Errepublikaren eta sozialdemokraziaren konplizitatea salatu dute, bestalde.

Joan den astean, Ategorrietako sarraskiaren inguruko liburuxka bat argitaratu zuten bi Kontseilu Sozialistek, 1931n gertatutakoaren inguruko xehetasun gehiagorekin —liburuxka irakurtzeko, egin klik hemen—.

EZ DAGO IRUZKINIK