AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: Diario de Navarra
2020/05/05 09:51

Espainiako Lan Ministerioak argitaratu ditu jada apirilaren amaierara arteko langabezia datuak. Apirilean 13.507 langile gehiago sartu dira langabezian Hego Euskal Herrian, eta beraz, 179.085 langabetu zenbatu dituzte guztira. Aurreko hilabetean, martxoa, 14.364 behargin geratu ziren langabezian Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan.

2019. urteko datuekin alderatuz gero, iazko apirilean baino 30.860 langabetu gehiago kontatu dituzte aurten. Araban eta Gipuzkoan hazi da gehien zenbatekoa, hain zuzen, bederatzi puntu.

Araban 23.403 dira langabetuak, martxoan baino 5.393 gehiago. Bizkaian 78.061 dira, martxoan baino 5.393 gehiago, eta Gipuzkoan 78.061, martxoan baino 5.393 gehiago. Nafarroan, aldiz, 40.442 dira langabeak, martxoan baino 3.077 gehiago.

Zerbitzuen sektorean eragin du gehien langabeziak, azken hilabetean langabezian sartu zirenetatik 10.097 baitziren sektore horretakoak. Industria arlokoak ziren beste 1.734. Generoari erreparatuz gero, langabeen artean 98.784 dira emakumezkoak, eta 80.301 gizonezkoak.

202.629 langile

Bestalde, apirilaren 30ean jasotako datuen arabera, 202.629 behargin daude aldi baterako lan-erregulazio txostenen eraginpean Hego Euskal Herrian: 72.959 Bizkaian, 51.801 Gipuzkoan, 49.757 Nafarroan, eta 28.112 Araban.