AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2021/03/19 10:18

Gasteizko (Araba) 2. zenbakiko Instrukzio Epaitegiak 11 pertsona auzipetu ditu Araban, adingabeen prostituzio-sare batean parte hartzeagatik. Arabako Auzitegian epaituko dituzte guztiak, eta gutxienez lau delitu leporatzen dizkiete: "adingabeen ustelkeria", "sexu-askatasunaren aurkako delitua", "pornografia izatea eta banatzea" eta "osasun publikoaren aurkako delitua".

2016ko azaroan eman zuten sexu-esplotazio kasu horren berri, Gasteizko Sansoheta zentroko zuzendariak salaketa bat aurkeztu zuenean. Orduan atera zen argitara adingabeen prostituzio-sare bat martxan zela Araban, eta Arabako Foru Aldundiaren tutoretzapean zeuden bost gazteri dirua ordaintzen zietela sexu-harremanak izatearen truke. Garai hartan Gizarte Zerbitzuetako foru diputatuak baieztatu zuenez, 14 eta 17 urte artean zituzten bost adingabeek.
EZ DAGO IRUZKINIK