AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2021/04/20 11:38

Espainiako Poliziak LAB sindikatuko hainbat kide atxilotu ditu gaur Iruñean (Nafarroa). Oraindik kopuru zehatzik jakinarazi ez bada ere, 11 izan daitezke gaur atzemandakoak. Nafarroako garbiketa sektoreko protestekin lotuta gauzatu dituzte atxiloketak polizia-indarrek; dirudienez, garbitzaileen protesten harira hilabete honetan egin diren bi ekintzetan parte hartzea egozten diete atxilotuei. ISN enpresaren kamioi batera igo eta N-121 errepidea moztea izan zen ekintzetako bat, eta CEN patronalaren egoitzan egindako salaketa ekintza bat, bestea.

Goizean izan dira atxiloketak, eta LABek azaldu duenez, kideetako bi aske leudeke dagoeneko. Bestalde, jakinarazi du 11:00 aldera irtenarazi dituztela polizia-etxetik atxilotuetako batzuk, antza, autoetan sartu eta auzitegira eramateko.