Hona hemen, Bilboko (Bizkaia) eta Gasteizko (Araba) jaietako egoeraren harira, Euskal Herriko 100 eragile inguruk sinatu duten gutuna eta sinatzaileen zerrenda:
Bilboko eta Gasteizko jaietako egoeraren harira: Mugimendu Sozialistako eragileen parte-hartze eskubidearen alde
Idatzi hau sinatzen dugun eragileok kezka handiz bizi dugu Bilboko eta Gasteizko jaietan sortu den egoera. Izan ere, hiru eragileri (Bilboko Luberri Konpartsari, eta Gasteizko GKSri zein Etxebizitza Sindikatuari) jaien antolaketan parte hartzeko eta txosna jartzeko aukera ukatzen ari zaie Mugimendu Sozialistarekin duten loturagatik, parte-hartze irizpide formal guztiak betetzen dituzten arren.
Gure ustez, jai eremu zabaletan parte hartzeko debekuak ez dira onargarriak, eta gutxi batzuen interes politikoei baino ez diete erantzuten. Era honetako bazterketek ez dute lekurik Herri Mugimenduaren baitan. Izan ere, minimo ideologiko ez-baztertzaileekin bat egiten dugun eragile guztiok eskubidea dugu jai herrikoietan parte hartu eta txosnak jartzeko. Mugimendu Sozialista gure herriaren errealitate politiko eta sozialaren parte da, eta ideologia baztertzailerik ez duen beste edozein eragilek bezala, espazio zabaletan eta jai herrikoien antolaketan parte hartzeko eskubidea dauka. Are gehiago, gaur-gaurkoz gutako asko dozenaka herri eta auzotan Mugimendu Sozialistarekin batera aritzen gara jaiguneetan eta bestelako esparruetan elkarlanean.
Euskal Herri osoan zehar zabalduta dauden jai herrikoiak hamarnaka eragileren borondatezko lanaren bitartez ateratzen dira aurrera, eta inplikazio hori jaien izaera parte-hartzaileak ahalbidetzen du. Horrekin batera, babes instituzionalik ez dugun eragileeontzat, jai eremuak gure aldarrikapenak zabaltzeko eta gure eguneroko jarduna ekonomikoki sostengatzeko bitarteko garrantzitsuak dira. Bilboko eta Gasteizko debekuek, aldiz, eredu horren aurka egiten dute; guztion baldintza berdintasuna urratzen dute eta Mugimendu Sozialistaren kontrako blokeo ekonomiko zein sozialerako bidea zabaltzen dute.
Garaiz gaude egoera honi irtenbidea emateko. Horretarako, ezinbestekoa da jai herrikoien izaera parte-hartzailea eta aniztasuna bermatzea, eta bazterketak alboratzea. Horregatik, dei egiten diegu orain arte debekua babestu edo parte-hartzea oztopatu duten eragileei, jarrera hori alde batera utzi eta Bilbon zein Gasteizen Mugimendu Sozialistak jaietan konpartsa/txosna izateko eskubidea errespeta dezaten.
Atxikimendua emateko: txosnakdenonak@gmail.com
Sinatzaileak:
ABADIÑOKO GAZTETXEA
ALTSASUKO GAZTE ASANBLADA
AMNISTIAREN ALDEKO ETA ERREPRESIOAREN AURKAKO MUGIMENDUA
ANOETAKO GAZTE ASANBLADA
ARAMAIXOKO GAZTE ASANBLADA
ARGITAN (Barakaldo)
ARRASATEKO GAZTETXEA
ASKAPENA
ATARRABIAKO GAZTE ASANBLADA
ATXONDOKO GAZTETXEA
AZET ETXEBIZITZA SINDIKATUA (Bilbo)
AZKOITIKO GAZTE ASANBLADA
AZPEITIKO GAZTE ASANBLADA
BABESTU ARABA
BACHUÉ (Gasteiz)
BARAÑAINGO GAZTE ASANBLADA
BASKALE ELKARTEA (Bilbo)
BEASAINGO GAZTE ASANBLADA
BERANGOKO AMNISTIA TALDEA
BERMIOKO KABIDXE GUNE SOZIALA
BERRI OTXOAK (Barakaldo)
BILBO ZAHARRA ANTIFAXISTA
BILBO ZAHARREKO ERRAILA GUNEA
BOLTXE
BULTZA HERRI EKIMENA (Bilbo)
BURLATAKO GAZTE ASANBLADA
DANDA GAZTE ASANBLADA (Zarautz)
DEUSTUKO ARMADA GORRIA
ECUADOR ETXEA
EGURRE GAZTE ASANBLADA (Gernika)
ELORRIOKO GAZTETXEA
ERROMOKO HINTXAK (Getxo)
ERRONDOKO AUZO ETXEA (Bilbo)
ERROTA GAZTETXEA (Mungia)
ESTERIBARKO GAZTE ASANBLADA
ETXARRI II GAZTETXEA (Bilbo)
EZKER IRAULTZAILEA-EHS
GALDAKAO T.A.
GASTEIZKOAK TALDE ANTIMILITARISTA
GBGE (Galdakao)
GUGGENHEIM EZ! (Busturialdea)
HAIZEAK BIZIRIK (Etxalar)
HARITU ELKARLAGUNTZA SAREA (Iruñerria)
HAUSTURA TXANTREAKO GAZTEAK
HEGOALDEKOAK AUZO ELKARTEA (Gasteiz)
HERNANIKO GAZTE ASANBLADA
HERRIBILTZA
HERRI NORTE TALDEA
HIRUPUTZU GAZTETXEA (Zarautz)
HORI BAI GAZTETXEA (Larrabetzu)
IBARRAKO GAZTE ASANBLADA
INDAR GORRI
INDAR HORIBELTZ (Barakaldo)
ITZUBALTZETAKO GAZTE ASANBLADA
KAKITZAT KOORDINAKUNDE ANTIMILITARISTA
KALETIK GAZTETXERA (Durango)
KONTRAKANTXA GAZTETXEA (Hernani)
LAIA BUSTURIALDEA
LAKUNTZAKO BILTOKI GAZTETXEA
LAUDIOKO GAZTE ASANBLADA
LEGUTIOKO GAZTETXEA
LEKITTOKO GAZTE ASANBLADA
MALERREKA BIZIRIK
MARTES AL SOL (Iruñea)
MENDILLORRIKO GAZTE ASANBLADA
MUGIRI KULTUR ELKARTEA (Hondarribia)
MUTRIKUKO GAZTETXEA
MUTRIKUKO NATUR TALDEA
ORDIZIKO GAZTE ASANBLADA
OTAN EZ PLATAFORMA
OTXANDIOKO GAZTE ASANBLADA
PAH BERRIOZAR
PIKUTARA MUGIMENDU ANTIERREPRESIBOA (Lizarra)
POLLOE BIZIRIK EGIAKO GAZTE ASANBLADA
PRINTZA GUNE AUTOGESTIONATUA (Larraun)
SALBURUA-BURDINBIDE AUZO ELKARTEA (Gasteiz)
SANIKO GAZTE ASANBLADA (Bilbo)
SARE ANTIFAXISTA
SAÑU BIZIRIK (Azpeitia)
SOUTH SIDE TALDEA (Irun)
STOP DESAHUCIOS HERNANI
SUGARRA GAZTETXEA (Lizarra)
TINKO
TOLOSAKO GAZTE ASANBLADA
TRIKUHARRIKA (Gasteiz)
TXANTXARREKA GAZTETXEA (Donostia)
TXORIERRIKO SAD BORROKAN
URRETXU-ZUMARRAGAKO GAZTE ASANBLADA
XANETA GAZTETXEA (Luhuso)
ZALDIBIKO GAZTE ASANBLADA
ZAPATENEO (Gasteiz)
ZAZPIGARREN ALABA AUZO ELKARTEA (Gasteiz)
ZESTOAKO GAZTE ASANBLADA
ZIZURKO ROCK ETXEA
ZORNOTZAKO MATRAILU GAZTETXEA