AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2023/07/25 17:10

Gaur jakinarazi dutenez, 26 urteko mutil bat atxilotu dute Tolosan (Gipuzkoa), 10 urteko neska bati eduki sexualeko irudiak bidaltzeko eskatzeagatik. Gizonezkoak kontu anonimo baten atzean ezkutatuta hitz egin du haurrarekin, bat-bateko mezularitza aplikazio baten bidez. Izaera sexualeko elkarrizketak izan dituzte, eta irudi sexualak trukatu dituzte.

Neskaren gurasoek elkarrizketetako bat ikusi zuten, eta salaketa bat jarri zuten. Geroago atera zen argitara eduki sexualeko argazkiak ere bidali zizkiotela elkarri umeak eta gizonak.

Gizonak erabiltzen duen kontu anonimoa ikertu eta nor den topatzean atxilotu dute. "Adingabeak galbidean jartzea" leporatzen diote.

EZ DAGO IRUZKINIK