AKTUALITATEA / Errepresioa
Udaltzain kopurua handitu eta soldatak igoko dizkie Gasteizko Udalak
Akordioak "bake soziala" eta "udaltzaingoa modernizatzea" ekarriko dituela dio Maider Etxebarria alkateak.
2025eko maiatzaren 30
Udaltzain kopurua handitu eta soldatak igoko dizkie Gasteizko Udalak
— ARGAZKIA Gasteizko Udala

Gasteizen (Araba), akordio bat lortu dute PSOE buru duen udal-gobernuak eta udaltzaingoak, udalaren menpeko polizia-indarrera baliabide gehiago bideratzeko. Gobernuak egindako azken proposamena onartu du udaltzaingoaren gehiengoak, eta horrela adostu dute udaltzain kopurua handitzea, 80 gehiago izan daitezen, eta agenteen soldatak %3 igotzea. Gainera, formakuntza gehiago eskainiko diete.

"Lanean jarraitzen dugu herritarrei polizia-zerbitzu hoberena emateko", esan du Maider Etxebarria alkateak. Adierazi du "pozik" dagoela akordioarekin, eta "bake soziala" eta "udaltzaingoa modernizatzea" ahalbidetuko dituela.