AKTUALITATEA / Indarkeria matxista
Mutrikun emakume bat jipoitu eta sexu-erasoak egin dizkio mutil lagunak
Asteburuan izan zen erasoa, eta gizonak larri zauritu zuen bikotekidea. Gainera, mehatxu egin zion labana batekin. Epaiketa egin diote dagoeneko erasotzaileari; aske geratu da.
2021ko azaroaren 17
Mutrikun emakume bat jipoitu eta sexu-erasoak egin dizkio mutil lagunak

Aurreko asteburuan, emakume bati gogor egin zion eraso mutil lagunak, Mutrikun (Gipuzkoa). Jipoitu egin zuen eta sexu-erasoak egin zizkion, eta horretaz gain, labana bat erabilita mehatxatu zuen. Lea-Artibaiko eta Mutrikuko Hitza atariak jakinarazi duenez, "fisikoki oso kaltetua" izan zen emakumea, baina ihes egitea lortu zuen.

Gertatutakoa salatu zuen, eta erasotzailea atxilotu zuten. Dena den, epaiketa azkar bat egin ostean, aske uztea erabaki zuen epaileak. 300 metroko urruntze-agindua ezarri diote.