AKTUALITATEA / Soldata sistema
Manzanosen, Adifeko azpikontrata bateko langile bat harrapatu du trenak
Behargina larri eraman zuten Txagorritxura. Aurten, gutxienez 28 lan-heriotza izan dira Euskal Herrian.
2026eko maiatzaren 12 - 05:52
Manzanosen, Adifeko azpikontrata bateko langile bat harrapatu du trenak
— ARGAZKIA Wikimedia

Lan-istripu larri bat izan zen atzo eguerdian Manzanoseko (Araba) tren-geltokian, Miranda Ebrotik Gasteizeraino doan trenbidean. Eguerdiko 13:30ak aldera, langile bat harrapatu zuen trenak, eta larriki zauritu zen. Gasteizko Txagorritxu ospitalera eraman zuten.

Arabako Alea-ren arabera, Adifek azpikontratatutako enpresa batentzat jarduten du atzo zauritutako beharginak.

Iturri sindikalen arabera, 2026. urtea hasi zenetik, 28 lan-heriotza izan dira Euskal Herrian.