AKTUALITATEA / Soldata sistema
Irunberrin soldatapean galdu du bizia langile batek, urteko hamargarrena
Atzerako martxan zihoan kamioi batek azpian hartu zuen behargina bart. Urtea hasi zenetik, Euskal Herrian hamar langile erail dituzte haien lanpostuetan.
2021ko martxoaren 9
Irunberrin soldatapean galdu du bizia langile batek, urteko hamargarrena

Bart beste langile batek galdu zuen bizia soldatapean lanean ari zela. Oraingoan Irunberriko (Nafarroa) Acciones Blades enpresan izan da ezbeharra: atzerako martxan zihoan kamioi batek harrapatu zuen behargina. 23:00 aldera izan zen lan-istripua.

2021. urtea hasi zenetik, Euskal Herrian gutxienez hamar langile hil dituzte haien lanpostuetan. Aurreko ostiralean Azpeitian (Gipuzkoa) izan zen lan-heriotza bat; hain zuzen, kamioi bat deskargatzen ari zela, metalezko hodi batzuek hartu zuten azpian langile bat.