AKTUALITATEA / Indarkeria matxista
Hainbat emakumek salatu dute Donibane-Lohizuneko hondartzako begirale batek eraso egin diela
Hondartzetako zerbitzuen zuzendaria zen erasotzailea, eta hainbat emakumeri egin zien eraso, haien artean, baita neska adingabeei ere.
2022ko martxoaren 10
Hainbat emakumek salatu dute Donibane-Lohizuneko hondartzako begirale batek eraso egin diela

Donibane-Lohizuneko (Lapurdi) hondartzako zaintza-zerbitzuen arduradunak hainbat emakumeri eraso egin diela atera da argitara; tartean, neska adingabeei ere eraso die. Pasa den irailean lanetik baztertu zuten erasotzailea eta, ordutik, ikerketa bat irekia izan da kasua aztertzeko.

2021eko irailean eman zuten erasoen berri hainbat emakumek. Salaketa bat ere jarri zuen 17 urteko neska batek komisaldegian, gizonaren partetik jasandako ukituen berri emanez. Egun batzuk geroago bota zuten lanetik hondartzako begiralea; erasoak aitortu ditu.