AKTUALITATEA / Etxebizitza
Bost pertsona etxegabetu dituzte Bilboko San Frantziskon
Global Pantelaria funts putreak jarri zuen martxan kaleratze-prozesua, bera baita etxebizitzaren legezko jabea.
2022eko maiatzaren 31
Bost pertsona etxegabetu dituzte Bilboko San Frantziskon

Etxegabetze bat izan zen atzo goizean Bilboko (Bizkaia) San Frantzisko auzoan. Madrilgo Global Pantelaria funts putrearen ekimenez, bost pertsona kanporatu zituzten etxebizitza bloke batetik; Global Pantelaria da, hain justu, etxe horien legezko jabea. Besteak beste, Banco Santander eta Cerberus ere bere jabetzakoak dira.