Iñaki Bilbao Txikito preso politikoak gose- eta komunikazio-grebari ekin zion hilabete honen hasieran, eskubide politikoen alde. Izan ere, isolamenduan sartu zuten ziegako leihoan eskegita zituen aldarri politikoak (ikurrina bat eta Kubako bandera kasu) kentzeari uko egin ostean, eta horregatik jo zuen grebara, protesta modura. Egarri-greba ere hasi zuen handik gutxira.
Grebari ekin eta zenbait egunera, joan den asteburuan, ospitaleratu egin zuten Bilbao. Tinko antolakundeak igandean jakinarazi zuen presoak amaitutzat eman zuela gose-, egarri- eta komunikazio-greba, baina ospitalean jarraitzen zuela oraindik.
Gaur egun Zaballan (Araba) daukate Txikito. "Euskal Herriko espetxeetan zapalkuntzak darrai", salatu dute Tinkoko kideek.