AKTUALITATEA / Indarkeria matxista
Gasteizen emakume bati eraso dio bikotekideak asteburuan
Badaia kalean izan zen erasoa joan den igandean. Dirudienez, eztabaida baten erdian egin zion eraso neskari mutil lagunak.
2022ko otsailaren 1
Gasteizen emakume bati eraso dio bikotekideak asteburuan

Iragan igandean, urtarrilaren 30ean, 29 urteko gizonezko bat atxilotu zuten Gasteizen (Araba), neska lagunari eraso egiteagatik. Badaia kalean izan zen: ibilgailu baten barruan eztabaida bat izaten ari zen bikotea eta, antza, orduan eraso zion emakumeari gizonak.

Udaltzainak ibilgailura hurbildu zirenean ikusi zuten leiho bat hautsita zegoela, gizonaren jarrera bortitzaren ondorioz. Neska lagunarekin eta lekukoekin hitz egin ostean eraman zuten atxilo erasotzailea.