AKTUALITATEA / Soldata sistema
Garraiolari bat hil da Arren, lan-istripuz
Bi ibilgailuren arteko talkan galdu du bizia 58 urteko langileak. Aurten, gutxienez 21 lan-heriotza izan dira Euskal Herrian.
2024ko apirilaren 23
Garraiolari bat hil da Arren, lan-istripuz

Atzo goizean, bi ibilgailuk talka egin zuten PA-30 errepidean, Arre (Nafarroa) parean. Kamioi batek eta auto batek jo zuten elkarren aurka: kotxeko gidaria zauritu egin zen, eta bizia galdu zuen kamioia gidatzen ari zen langileak.

Talkaren ondorioz, bidetik atera zen garraiolariaren ibilgailua, eta irauli egin zen. Barruan harrapatuta geratu zen behargina. 58 urte zituen.

Urtea hasi zenetik, Euskal Herrian, gutxienez 21 langile hil dira soldatapean lanean, lanera bidean edo lanetik bueltan.