Atzo goizean, bi ibilgailuk talka egin zuten PA-30 errepidean, Arre (Nafarroa) parean. Kamioi batek eta auto batek jo zuten elkarren aurka: kotxeko gidaria zauritu egin zen, eta bizia galdu zuen kamioia gidatzen ari zen langileak.
Talkaren ondorioz, bidetik atera zen garraiolariaren ibilgailua, eta irauli egin zen. Barruan harrapatuta geratu zen behargina. 58 urte zituen.
Urtea hasi zenetik, Euskal Herrian, gutxienez 21 langile hil dira soldatapean lanean, lanera bidean edo lanetik bueltan.