Joan den larunbatean, maiatzaren 16an, operatibo arbitrario bat egin zuen Foruzaingoak Lizarrako (Nafarroa) Alde Zaharrean, Berri taberna inguruan. Dozenaka foruzainek esku hartu zuten, modu erabat arbitrarioan: ageriko arrazoirik gabe hainbat gazte atxiki eta hormaren kontra izan zituzten poliziek, eta miaketak egiteaz gain, identifikatu egin zituzten.
Gertakariak salatu ditu Lizarraldeko Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS): "Operatibo garesti horiek gazteria langilea kriminalizatzea eta diziplinatzea baino ez dute bilatzen".