AKTUALITATEA
Iragan astelehenean, pertsona batek eraso homofobo "bortitz" bat jasan zuen Tolosan (Gipuzkoa), bertako udalak jakinarazi duenez. Azaldu du, hain zuzen ere, "herritar bat indarkeriaz erasotua" izan zela eta "iran homofoboak" egin zizkiotela. Erasoa ikusi zuten pertsonei harremanetan jartzeko deia luzatu die.