AKTUALITATEA / Soldata sistema
Eraikuntzako langile bat hil da Urruñan, hondeamakina batek harrapatuta
50 urte zituen beharginak, eta atzo goizean jasan zuen lan-istripua. Aurten, gutxienez 34 lan-heriotza izan dira Euskal Herrian.
2023ko irailaren 7
Eraikuntzako langile bat hil da Urruñan, hondeamakina batek harrapatuta

Urruñan (Lapurdi), bizia galdu zuen atzo 50 urteko langile batek, soldatapean lanean ari zela. Eraikuntzan jarduten zuen, eta Lurberri eremuan ari zen obra batean. Dirudienez, atzo goizean, irauli egin zen hondeamakina bat, eta lurrera bota zuen langilea; azpian hartu zuen makinak. Harrapatuta zegoen langilea makinaren azpitik ateratzea lortu zuten lankideek, baina hil egin zen.

Euskal Herrian, urtea hasi zenetik, gutxienez 34 langilek galdu dute bizia soldatapean lanean, lanera bidean edo lanetik bueltan.