Urruñan (Lapurdi), bizia galdu zuen atzo 50 urteko langile batek, soldatapean lanean ari zela. Eraikuntzan jarduten zuen, eta Lurberri eremuan ari zen obra batean. Dirudienez, atzo goizean, irauli egin zen hondeamakina bat, eta lurrera bota zuen langilea; azpian hartu zuen makinak. Harrapatuta zegoen langilea makinaren azpitik ateratzea lortu zuten lankideek, baina hil egin zen.
Euskal Herrian, urtea hasi zenetik, gutxienez 34 langilek galdu dute bizia soldatapean lanean, lanera bidean edo lanetik bueltan.