AKTUALITATEA / Indarkeria matxista
Emakume bati eraso dio gizon batek Ortuellako festetan
Ostiral gauean izan zen erasoa Ortuellako jaigune ondoan. Gutxira atxilotu zuten erasotzailea.
2022ko maiatzaren 16
Emakume bati eraso dio gizon batek Ortuellako festetan

Azken egunetan herriko jaiak ospatu dituzte Ortuellan (Bizkaia), eta sexu-eraso bat jasan duela salatu du emakume batek. Ostiral gauean egin zion eraso gizon batek, festagune ondoan. 02:00ak aldera jaso zuten abisua larrialdi-zerbitzuetan, eta polizia bertaratu zenean, jaigunean topatu zuen erasotzailea; atxilo eraman zuen.