AKTUALITATEA / Indarkeria matxista
Emakume bati eraso dio bikotekideak Nafarroako autobus batean
A-15 errepidean eraso zion emakumeari 34 urteko gizonak, eta hainbat pertsonak esku hartu zuten.
2022ko azaroaren 29
Emakume bati eraso dio bikotekideak Nafarroako autobus batean

Atzo jakinarazi zutenez, emakume bati eraso zion bere mutil lagunak Nafarroan autobus batean zihoazela. A-15 errepidetik zihoan ibilgailua, eta 34 urteko gizonak bikotekideari eraso egin zionean, beste bidaiari batzuek esku hartu zuten; erasotzailea kolpatu zuten. Polizia-indarrei hots egin eta Tafalla (Nafarroa) parean gelditu ziren. Atxilo eraman zuten gizona.

Joan den asteburuan, gutxienez hiru emakumeri egin zizkieten sexu-erasoak Tuteran (Nafarroa), Gasteizen (Araba) eta Errenterian (Gipuzkoa).