AKTUALITATEA / Indarkeria matxista
Emakume bat bortxatu du gizon batek Erandioko Sonora diskoteka inguruan
Emakumea harrapatu eta bortxatu zuen 25 urteko gizonak, ostiral goizaldean. Handik hainbat ordura atxilotu zuten erasotzailea.
2021ko urriaren 25
Emakume bat bortxatu du gizon batek Erandioko Sonora diskoteka inguruan

Ostiral goizaldean emakume bat bortxatu zuen gizon batek Sonora diskoteka inguruan. Erandion (Bizkaia) dago dantzalekua. Parkingean harrapatu zuen emakumea erasotzaileak, eta bortxatu egin zuen. Hainbat gaztek lagundu zioten gero emakumeari; 07:00ak aldera salatu zuen gertatutakoa, eta ospitalera eraman zuten.

14:00ak aldera atxilotu zuten bortxatzailea Santurtziko (Bizkaia) etxebizitza batean. 25 urte ditu.