AKTUALITATEA / Itaia
Donostian argitara atera den azkeneko eraso matxista salatu du Itaiak
Emakume bati eraso dio artatzen zuen gizon masajistak, eta horren harira, atzo arratsaldean protesta bat egin zuen Donostiako Itaiak.
2022eko apirilaren 21
Donostian argitara atera den azkeneko eraso matxista salatu du Itaiak

Aurreko larunbat gauean gizon bat atxilotu zuten Donostian (Gipuzkoa), emakume bati sexu-abusuak egiteagatik. Masajista modura aritzen da gizona, eta emakumea artatzen ari zenean egin zion eraso.

Hori dela-eta, protestara deitu zuen Donostiako Itaiak. Atzo arratsaldean izan zen elkarretaratzea Bulebarrean, Indarkeria matxista orori aurre egin! lelopean. "