AKTUALITATEA
Erailketa matxista baten berri eman zuten atzo Bilbon: 34 urteko emakume bat labankadaka erail zuen bere bikotekide ohiak, bien haurrak bertan zirela. Hiltzaileak aurrekariak zituen indarkeria matxistagatik, eta urruntze-agindu bat zegoen indarrean bere aurka. Bada, erailketa matxista gaitzesteko eta indarkeria matxistaren kontra antolatzera deitzeko, hainbat mobilizazio antolatu ditu Itaiak: atzo izan ziren protestak, esaterako, Bilbon bertan, Iruñean, Beasainen, Legazpin eta Tolosan. Gaur ere mobilizatuko da Emakumeen Antolakunde Sozialista, Gasteizen, Donostian eta Gernikan besteak beste.