AKTUALITATEA / Soldata sistema
Behargin bat hil da Traña-Matienan, lan-istripuz
Deskarga elektriko bat jasan du langileak Rheinmetall enpresan. Aurten, gutxienez 46 lan-heriotza izan dira Euskal Herrian.
2023ko urriaren 23
Behargin bat hil da Traña-Matienan, lan-istripuz

Gaur, urriaren 23an, bizia galdu du behargin batek Traña-Matienako (Bizkaia) Rheinmetall enpresan. Lanean ari zela, deskarga elektriko bat jaso du langileak, eta larrialdi-zerbitzuetako langileak bertaratu diren arren, bertan hil da 09:50ak aldera.

Urtea hasi zenetik, Euskal Herrian, gutxienez 46 langile hil dira soldatapean lanean, lanera bidean edo lanetik bueltan.