Gaur, urriaren 23an, bizia galdu du behargin batek Traña-Matienako (Bizkaia) Rheinmetall enpresan. Lanean ari zela, deskarga elektriko bat jaso du langileak, eta larrialdi-zerbitzuetako langileak bertaratu diren arren, bertan hil da 09:50ak aldera.
Urtea hasi zenetik, Euskal Herrian, gutxienez 46 langile hil dira soldatapean lanean, lanera bidean edo lanetik bueltan.