AKTUALITATEA
Goierriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak aurreko astean jakinarazi zuen Beasainera bertaratu dela D.I.O Express desokupazio-enpresa, familia bat etxetik botatzen saiatzeko. Adin txikiko bat dauka familiak, eta D.I.O. Expresseko matoien jazarpena paraitzen ari da: pisua uzten ez badute, etxean sarbide-kontrol bat jarriko dietela esanez mehatxatu dituzte desokupek hilabete honetan.
Adi egotera deitu du sindikatuak, eta desokupazio-enpresen izaera faxistaz ohartarazi du; "ahulen kontra bortizkeria eta jazarpena erabiltzen" dituztela, "etxejabeen interesak defendatzen" dituztela eta "ideia klasista eta arrazistak hedatzen" dituztela gogoraraziz. "Etxejabeen zerbitzura jarduten dute, eta haien interes ekonomikoak mantentzeaz gain, langileak diziplinatzeko funtzioa betetzen dute", gaineratu dute.