AKTUALITATEA / Indarkeria matxista
Barakaldoko gizonezko bat espetxeratu dute, alabari sexu-erasoak egin izana egotzita
Alaba adingabeari sexu-erasoak egitea leporatuta, 52 urteko gizonezko bat atxilotu zuten iragan ostegunean, Barakaldon. Basaurin espetxeratzea erabaki zuen epaileak ostiralean.
2019eko maiatzaren 7
Barakaldoko gizonezko bat espetxeratu dute, alabari sexu-erasoak egin izana egotzita

Eusko Jaurlaritzako iturrien arabera, Ertzaintzak 52 urteko gizon bat atxilotu zuen ostegunean Barakaldon (Bizkaia), 12 urteko alabari sexu-erasoak egitea egotzita. Ostiralean epailearen aurretik pasatu zen, eta Basaurin espetxeratzea erabaki zuen horrek. Alaba adingabea, ostera, Bizkaiko Batzar Nagusiaren zaintzapean dago une honetan.

Mugimendu feministak deituta, elkarretaratzea egin zuten igandean, Barakaldoko plazan. Barakaldoko Udalari dagokionez, bozeramaile batzordea deitu ostean, "eraso jarraitua" gaitzetsi zuen, eta bat egin zuen mugimendu feministak deitutako elkarretaratzearekin.