AKTUALITATEA / Preso politikoak
Baldintzapean aske geratuko da Antton Troitiño preso politikoa, pairatzen duen gaixotasun larria dela-eta
Estremerako espetxea utziko du atzean preso politiko donostiarrak, baldintzapeko askatasunean, pairatzen duen gaixotasun larri eta sendaezinagatik. Orotara, 30 urte daramatza preso.
2021eko urtarrilaren 12
Baldintzapean aske geratuko da Antton Troitiño preso politikoa, pairatzen duen gaixotasun larria dela-eta

Antton Troitiño euskal preso politikoa baldintzapeko askatasunean utziko dute Estremerako presondegitik (Madril) joaten, duen gaitz larri eta sendaezina dela-eta. Espainiako Auzitegi Nazionalak, hain zuzen, donostiarrari hirugarren gradua ezartzea erabaki du.

30 urte daramatza kartzelan Troitiñok. 2011n irten zen Huelvako kartzelatik, 24 urteko zigorra bete ondoan. 2017an, baina, berriro atxilotu zuten Londresen; Espainiako Estatura estraditatu zuten, eta beste sei urteko espetxe zigorra ezarri zioten.