AKTUALITATEA / Soldata sistema
Azken egunetan, langile bat larriki zauritu eta bi hil dira Bilbo Handian
Asteartean, soldatapean lanean ari ziren bi behargin hil ziren; Santurtzin eta Trapagaranen izan zituzten lan-istripuak. Atzo, gainera, larriki zauritu zen beste langile bat Getxon.
2024ko urtarrilaren 11
Azken egunetan, langile bat larriki zauritu eta bi hil dira Bilbo Handian

Aste honetan, bi lan-heriotza eta lan-istripu larri bat izan dira Bilbo Handian. Asteartean, bizia galdu zuten Trapagaranen (Bizkaia) eta Santurtzin (Bizkaia) lan-istripuak jasandako bi langilek: lantoki bateko atean harrapatuta geratu zen bata, eta gidatzen ari zen kamioiak su hartuta hil zen bestea. Urtea hasi zenetik, Euskal Herrian argitara diren aurreneko bi lan-heriotzak izan dira.

Hurrengo egunean, asteazkenean, Getxon (Bizkaia) izan zuen lan-istripu larri bat beste behargin batek: aldamio batera igota lanean ari zela, obrako materiala erori zitzaion gainera atzo goizean; zehazki, lauza bat.