AKTUALITATEA / Soldata sistema
Amiantoak beste langile bat erail du, 2021eko bosgarrena
Fortunato Martin izeneko behargina Lasarteko uralita biltegi batean aritu izan zen soldatapean. Jarduerak gaitz profesionaltzat aitortutako asbestosia eragin zion. ASVIAMIE elkartearen arabera, 2021ean Hego Euskal Herrian amiantoaren eraginez hildako bosgarren langilea litzateke, gutxienez.
2021ko apirilaren 14
Amiantoak beste langile bat erail du, 2021eko bosgarrena

ASVIAMIEk (Amiantoaren Biktimen Euskal Elkartea) amiantoak eragindako beste lan-heriotza baten berri eman du. Fortunato Martin zuen izena langileak, eta Lasarteko (Gipuzkoa) uralita biltegi batean egin zuen lan. Beharrean material kantzerigenoa manipulatzearen ondorioz, asbestosi izeneko arnas gaixotasun kronikoak jo zuen.


Amiantoak aurten Hego Euskal Herrian hil duen bosgarren pertsona izan da Martin, ASVIAMIEren arabera. Urtarrilean atera zen argitara aurreneko kasua, Mungiako (Bizkaia) enpresa bateko behargin ohi baten heriotzarekin. Gutxienez 27 langile erail zituzten iaz Hego Euskal Herrian material hori erabilaraztearen eraginez.