AKTUALITATEA
Espekulazioaren, errentismoaren eta langile-klasearen pobretzearen aurrean, gero eta gehiago dira etxebizitzaren auziari aurre egiteko antolatzen ari direnak. Biharko greba orokorra prestatzeko bidean, Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak ia 100 asanblada antolatu ditu herri eta auzoetan, antolakuntza, eztabaida eta borrokarako espazioak sortuz.
Bilboko, Donostiako eta Iruñeko zenbait asanbladatara hurbildu gara, bertan parte hartzen ari diren hainbat lagunekin hitz egiteko. Ondoko erreportajean jaso ditugu haiek esanak.