Skip to Content
AKTUALITATEA / Azaroak 11: greba orokorra

Greba orokorra Hego Euskal Herrian: espekulazioaren debekua, espropiazioa eta etxebizitza-planifikazioa aldarri

Etxebizitza-sindikatuek eta gehiengo sindikalak deituta, greba orokorra izango da gaur Euskal Herrian, etxebizitza-eskubide bermatua aldarrikatzeko.
2026eko azaroaren 11 - 05:00
ZUZENEAN Azken eguneratzea: duela 11 minutu
Greba orokorra Hego Euskal Herrian: espekulazioaren debekua, espropiazioa eta etxebizitza-planifikazioa aldarri

AKTUALITATEA

Greba orokorra izango da gaur Hego Euskal Herrian eta Espainiako Estatu osoan, etxebizitza-eskubide bermatuaren alde. Etxebizitza-sindikatuek eta gehiengo sindikalak deituta, hiru aldarri nagusi aterako dituzte gaur mahaira: espekulazioaren debekua, espekulatzaileen espropiazioa eta behar sozialen araberako etxebizitza-planifikazioa.

duela 11 minutu 2026/11/11 05:38

Itziarren, industrialdera igotzeko bi biribilguneak moztu dituzte piketeek.

duela 35 minutu 2026/11/11 05:14

Hasi dira eguneko lehen bide-mozketak. Hernaniko Zikuñagako papertegiko sarrera (langileen greba-eskubidea urratzen ari da) moztu dute grebalariek, baita Bergarako San Juan auzoko errepide bat ere.