ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia

Karl Marxek idatzitako KAPITALA lanaren mintegiaren seigarren saioa. Hurrengo gaiak landuko ditugu:

XIII.KAPITULUA. MAKINARIA ETA INDUSTRIA HANDIA

Irakurketan lagungarri da atxikituta doan irakurgaiaren laburpena.

IRAKURKETA SAIOEN EGUTEGIA:

1) Lehenengo atala (1, 2 eta 3 kapituluak). Ekainak 3 - Uztailak 4

2) Bigarren atala (4 kapitulua). Uztailak 5 - Uztailak 15

3) Hirugarren atala (5, 6 eta 7 kapituluak). Uztailak 16 - Abuztuak 4

4) Hirugarren atala (8 eta 9 kapituluak). Abuztuak 5 - Abuztuak 29

5) Laugarren atala (10, 11 eta 12 kapituluak). Abuztuak 30 - Irailak 15

6) Laugarren atala (13 kapitulua). Irailak 16 - Urriak 15

7) Bosgarren atala (14, 15, 16 kapituluak). Urriak 16 - Azaroak 1

8) Seigarren atala (17, 18, 19, 20 kapituluak). Azaroak 2 - Azaroak 15

9) Zazpigarren atala (21 eta 22 kapituluak). Azaroak 16 - Abenduak 1

10) Zazpigarren atala (23 kapitulua). Abenduak 2 - Urtarrilak 1

11) Zazpigarren atala (24 eta 25 kapituluak). Urtarrilak 2 - Urtarrilak 31

METODOLOGIA

-Guztira 11 saio izango dira.

-Atal bakoitza zehaztutako epean irakurri behar da.

-Iruzkinak aktibo daude:

    -Irakurri ahala, zalantzak komentatu eta horien gaineko argipenak egiteko.

    -Atal bakoitzean lantzen diren gaien inguruko eztabaidetan sakontzeko.

-Iruzkinak idazteko ez da erregistrorik behar. Emaila eta erabiltzaile izena eskatzen ditu, besterik ez.

-Arazorik badago edo metodologiaren inguruko argipenak jasotzeko idatzi harremanak@gedar.eus helbidera.
5 COMENTARIOS
  1. JL
    Junkal Lekuona 2020/10/22

    Aupa!

    XIII. ataleko bederatzigarren azpiatalaren amaieran Marxek hauxe adierazten du: "Al hacer que maduren las condiciones materiales y la combinación social del proceso de producción, hace madurar las contradicciones y antagonismos de la forma capitalista de ese proceso, y por ende, al mismo tiempo, los elementos creadores de una nueva sociedad y los factores que trastuecan la sociedad vieja". Gure interpretazioa zera da, Marxen ustez kapitalismoaren baldintza tekniko eta sozialak behar bezala garatzea ezinbestekoa dela sozialismoa eraikitzeko. Honen harira bi zalantza ditugu: Iraganeko esperientzia iraultzaileetan bete al zen baldintza hau? Zer nolako gaurkotasuna du baieztapen honek?

    Aldez aurretik mila esker.

    1. A
      Aitor 2020/11/02

      Kaixo Junkal!

      Nik ez nuke ezartzen duzuen beharrezkotasuna hain hertsiki baieztatuko, edo baldintzak ezarriko nizkioke, gutxienez. Bada eztabaida historiko bat, honen harira, Marxen ustezko teleologiaz aritzen dena. Teleologia da helburu batetara iristeko fase zehatz batzuk zeharkatu behar izatea, eta, beraz, sozialismoaren teleologia litzateke ezinbestean garapen baten fase guztiak eman behar izatea, sozialismoa eraikiko badugu. Honen ondorio kaltegarria litzateke subjektu iraultzailea garapen "ekonomiko" objektiboaren mendeko egitea, eta, beraz, subjektuaren askatasuna deuseztea, "ekonomia" baten elementu soila bilakatzeraino. Hein handi batetan horixe izan da aipatzen dituzuen iraganeko esperientzietan emandakoa: ez hainbeste iraultza garapen hori eman gabe gertatu izana, hau da, baldintza objektiborik egon gabe gertatu izana (azken finean, askok Errusiar iraultza modernizazio atzeratu gisa kalifikatu du, hau da, aipatzen duzuen kontzepzioaren araber ... Leer más

      Kaixo Junkal!

      Nik ez nuke ezartzen duzuen beharrezkotasuna hain hertsiki baieztatuko, edo baldintzak ezarriko nizkioke, gutxienez. Bada eztabaida historiko bat, honen harira, Marxen ustezko teleologiaz aritzen dena. Teleologia da helburu batetara iristeko fase zehatz batzuk zeharkatu behar izatea, eta, beraz, sozialismoaren teleologia litzateke ezinbestean garapen baten fase guztiak eman behar izatea, sozialismoa eraikiko badugu. Honen ondorio kaltegarria litzateke subjektu iraultzailea garapen "ekonomiko" objektiboaren mendeko egitea, eta, beraz, subjektuaren askatasuna deuseztea, "ekonomia" baten elementu soila bilakatzeraino. Hein handi batetan horixe izan da aipatzen dituzuen iraganeko esperientzietan emandakoa: ez hainbeste iraultza garapen hori eman gabe gertatu izana, hau da, baldintza objektiborik egon gabe gertatu izana (azken finean, askok Errusiar iraultza modernizazio atzeratu gisa kalifikatu du, hau da, aipatzen duzuen kontzepzioaren arabera ez zen bertan baldintza objektiborik eta, hortaz, berauek sortzeko iraultza izan da), baizik eta iraultza bera baldintza horiekiko menpekotasunetik askatu ezina.

      Nik baldintza horiek ohikoan egiten dena baino modu zabalagoan ulertuko nituzke: baldintza sozialak aipatzen direnean, ez dira soilik baldintza "ekonomikoak" modu aldebakarrekoan eta ekonomizistan ulertuta, baizik eta gehiago baldintza sozio-ekonomikoak eta politikoak. Adibidez, Marxen ustezko teleologia, zeina marxista desberdinek babestu duten, deuseztatzen duten testu desberdinak daude, bereziki Marxek, bere azken urteetan, Errusiako egoerari lotuta idatzitakoak. Horiek, eta horien inguruko irakurketak, jasotzen dira Teodor Shaninen "El Marx tardío y la vía rusa" liburuan. Laburbilduz, bertan Marxek aukera ikusten zuen Errusian sozialismoaren eraikuntza gauzatzeko kapitalismotik igaro gabe, Errusiari bereziak zitzaizkion nekazal-komunen bidez, hau da, forma sozial komunitarioaren bidez, betiere kontutan hartuta beste herrialde batzuetan emandako garapenarekin lotuta gertatu behar zela. Horrek subjektuaren eta politikaren zentralitatea aldarrikatzen du, batasunarena eta horren bidezko ekintza kontzientearena, eta ez, sarri interpretatu den bezala, politika ekonomizista eta mekanizistarekiko mendekotasuna.

      Nire ustez, bada, iraganeko esperientzia askotan "ekonomiaren" interpretazio erreformistak (gestioa, aparatu objektibo batekiko eta hari berezkoa zaion subjektibitatearekiko (burokrazia) mendekotasuna...) politika iraultzailearen beharrezkotasuna eta zentralitatea gainditu zuen.

      1. JL
        Junkal Lekuona 2020/11/10

        Aupa Aitor:

        Mila esker erantzun izanagatik. Zure iruzkina oso baliagarria egin zaigu gure artean auzi hau eztabaidatzeko, eta autore komunista ezberdinen posizioak bilatu eta ezagutzeko.

        Ondo izan!

        Aupa Aitor:

        Mila esker erantzun izanagatik. Zure iruzkina oso baliagarria egin zaigu gure artean auzi hau eztabaidatzeko, eta autore komunista ezberdinen posizioak bilatu eta ezagutzeko.

        Ondo izan!

        1. M
          MartinG 2021/07/18

          Iep!

          Tira, aspaldi idatzi zenituzten iruzkin hauek, baina laster 11. atala aterako denez (24. Kapitulua landuko duena), eztabaida honi berriro heltzea oso aberasgarria izan daiteke. Auzi honekin zalantza planteatzen joango naiz, eta inor animatzen bada erantzuna ematen gehiago botako ditut. Izan ere, Junkalek egindako galdera hil ala biziko dilema izan da mugimendu komunistan (baita hortik kanpo ere), eta mami gehiago atera ahal zaiola uste dut:

          Junkalek esandakoaren haritik, zer ondorioztatu dezakegu Marxen obratik ekoizpen indarren garapenaren eta langile klaseak paper historiko iraultzailea betetzearen artean?

          Aitorrek Errusiaren kasura jo du. Berak esan bezala Vera Sassoulitch populistak Marxekin gurutzatutako gutunetan (1881) argi adierazten du azken honek ekoizpen indarren garapen kapitalista bat gabe ere iraultzaren aukera existitzen zela. Ez dut Aitorrek azaldutakoa errepikatuko.
          Hala ere, kontua ez da sinplea bestelako testuak lantz ... Leer más

          Hala ere, kontua ez da sinplea bestelako testuak lantzean. Ospetsua izan da adibidez 1853-an Marxek Indiaren inguruan idatzitako artikulu hau:
          ``La industria moderna, llevada a la India por los ferrocarriles, destruirá la división hereditaria del trabajo, base de las castas hindúes, ese principal obstáculo para el progreso y el poderío de la India.

          Todo cuanto se vea obligada a hacer en la India la burguesía inglesa no emancipará a las masas populares ni mejorará sustancialmente su condición social, pues tanto lo uno como lo otro no sólo dependen del desarrollo de las fuerzas productivas, sino de su apropiación por el pueblo. Pero lo que sí no dejará de hacer la burguesía es sentar las premisas materiales necesarias para la realización de ambas empresas. ¿Acaso la burguesía ha hecho nunca algo más? ¿Cuándo ha realizado algún progreso sin arrastrar a individuos aislados y a pueblos enteros por la sangre y el lodo, la miseria y la degradación?

          Los hindúes no podrán recoger los frutos de los nuevos elementos de la sociedad, que ha sembrado entre ellos la burguesía británica, mientras en la misma Gran Bretaña las actuales clases gobernantes no sean desalojadas por el proletariado industrial, o mientras los propios hindúes no sean lo bastante fuertes para acabar de una vez y para siempre con el yugo británico.´´

          Irakurri nahi duenak hemen du osorik: https://rolandoastarita.blog/2011/10/01/inglaterra-india-marx/

          Nik neuk behintzat argi dut honek ez duela Marxen posizioa teleología bat bihurtzen, eta testu hau ez dela kolonialismoaren apologia bat bistan da. Asmo txarrarekin eta testuingururik gabe egindako interpretazioa litzake hori. Hala ere, Marxek ekoizpen indarren garapen gradu zehatz bat prozesu iraultzailerako aurrebaldintza gisa ezarri izanak arazo handiak ekarri izan ditu marxismoaren baitan, hirugarren munduan bereziki. Ekoizpen indarren garapena zentro inperialistatik periferiara esportatzea progreso gisa hartzearen ideia honek iraultzarako bide alternatiboak ezeztatzen dituela esan izan da, bai eta eurozentrismoa erreproduzitzen duela ere.

          Hemendik galdera dexente ditut, baina gehiegi ez luzatzeko zuzenenekin has gaitezke:

          Alde batetik, beraz, nola bateratu daitezke bi postura ezberdin hauek? Ala 50. hamarkadako eta 80.hamarkadako Marx bata bestearen aurka daude? Eta bestetik, gaur egun mundu osoan ekoizpen modu kapitalista erabat ezarria egonda, nola eragiten du herrialdeen ekoizpen indarren garapenaren ezberdintasunak beren iraultzarako aukeretan? Zentro inperialistan ala periferian baldintza hobeak daude?

          1. M
            MartinG 2021/07/19

            Barkatu, baietz utse nuen baina bidalitako estekako artikuluan ez dago Marxen idazki originala. Nahi duenak hemen du:
            https://www.marxists.org/espanol/m-e/1850s/25-vi-1853.htm

            Barkatu, baietz utse nuen baina bidalitako estekako artikuluan ez dago Marxen idazki originala. Nahi duenak hemen du:
            https://www.marxists.org/espanol/m-e/1850s/25-vi-1853.htm