Karl Marxek idatzitako KAPITALA lanaren mintegiaren zortzigarren saioa. Hurrengo gaiak landuko ditugu:
XVIII. KAPITULUA. DENBORAREN ARABERAKO SOLDATA
XIX. KAPITULUA. DESTAJUKO SOLDATA
XX. KAPITULUA. SOLDATEN ANIZTASUN NAZIONALA
Irakurketan lagungarri da atxikituta doan irakurgaiaren laburpena.
IRAKURKETA SAIOEN EGUTEGIA:
1) Lehenengo atala (1, 2 eta 3 kapituluak). Ekainak 3 - Uztailak 4
2) Bigarren atala (4 kapitulua). Uztailak 5 - Uztailak 15
3) Hirugarren atala (5, 6 eta 7 kapituluak). Uztailak 16 - Abuztuak 4
4) Hirugarren atala (8 eta 9 kapituluak). Abuztuak 5 - Abuztuak 29
5) Laugarren atala (10, 11 eta 12 kapituluak). Abuztuak 30 - Irailak 15
6) Laugarren atala (13 kapitulua). Irailak 16 - Urriak 15
7) Bosgarren atala (14, 15, 16 kapituluak). Urriak 16 - Azaroak 1
8) Seigarren atala (17, 18, 19, 20 kapituluak). Azaroak 2 - Azaroak 15
9) Zazpigarren atala (21 eta 22 kapituluak). Azaroak 16 - Abenduak 1
10) Zazpigarren atala (23 kapitulua). Abenduak 2 - Urtarrilak 1
11) Zazpigarren atala (24 eta 25 kapituluak). Urtarrilak 2 - Urtarrilak 31
METODOLOGIA
-Guztira 11 saio izango dira.
-Atal bakoitza zehaztutako epean irakurri behar da.
-Iruzkinak aktibo daude:
-Irakurri ahala, zalantzak komentatu eta horien gaineko argipenak egiteko.
-Atal bakoitzean lantzen diren gaien inguruko eztabaidetan sakontzeko.
-Iruzkinak idazteko ez da erregistrorik behar. Emaila eta erabiltzaile izena eskatzen ditu, besterik ez.
Arratsalde on!
Zorionak ehunka gazteren (eta ez hain gazteren) prestakuntza teorikorako prozesu hau posible egiteko lanean ari zareten guztiei.
Azken laburpena oso osatua iruditu zait. Dena den, bertan akats bat identifikatu dugu. Bigarren orrialdearen amaieran honela dio testuak: "Are gehiago, merkantzien prezioa lan biziaren arabera zehazten da, hura ekoizteko behar den lan denboraren arabera, eta ez bere baitan duen lan objektibatu, hilaren, arabera". Esaldi hori okerra dela uste dugu; izan ere, balorazizazio-prozesu partikular baten emaitza kapital konstantearen balioa, kapital bariablearen balioa eta gainbalioa direla ulertu dugu orain arte. Beraz, merkantzia indibidual baten balioan ere (eta beraz, prezioan, bere gorabeherak alde batera uzten baditugu) kapital konstantearen zatiki bat, kapital bariablea eta gainbalioa topatzen ditugu. Era horretan, lan biziaz (kapital bariablearen bitartez martxan jartzen dena eta horren baliokideaz gain, gainb
...
Leer más
Arratsalde on!
Zorionak ehunka gazteren (eta ez hain gazteren) prestakuntza teorikorako prozesu hau posible egiteko lanean ari zareten guztiei.
Azken laburpena oso osatua iruditu zait. Dena den, bertan akats bat identifikatu dugu. Bigarren orrialdearen amaieran honela dio testuak: "Are gehiago, merkantzien prezioa lan biziaren arabera zehazten da, hura ekoizteko behar den lan denboraren arabera, eta ez bere baitan duen lan objektibatu, hilaren, arabera". Esaldi hori okerra dela uste dugu; izan ere, balorazizazio-prozesu partikular baten emaitza kapital konstantearen balioa, kapital bariablearen balioa eta gainbalioa direla ulertu dugu orain arte. Beraz, merkantzia indibidual baten balioan ere (eta beraz, prezioan, bere gorabeherak alde batera uzten baditugu) kapital konstantearen zatiki bat, kapital bariablea eta gainbalioa topatzen ditugu. Era horretan, lan biziaz (kapital bariablearen bitartez martxan jartzen dena eta horren baliokideaz gain, gainbalio bat sortzen duena) gain, hildako lana edo aurretiazko lana (trabajo pretérito) topatzen dugu, kapital konstantean gorpuzten dena. Ez da hala?
Kaixo Manex!
Zalantzarik gabe, arazoak sor ditzakeen planteamendua da. Egilearen intentzioa ez dakit zein zen, baina hala ere, ez nuke ebatziko esaldi oker gisa, planteamendu hori zuzena baita plano honetan:
Esaten denean merkantzia baten balioa lan biziaren arabera zehazten dela (hor prezioa esaten da baina tira, nik balioa esango nuke, prezioaren prozesua bestelakoa baita), eta ez lan hilaren arabera, esan nahi da merkantzia baten balioa ez dela zehazten bera ekoizteko emandako lan kantitatearen arabera, baizik eta unean sozialki beharrezkoa den lan kantitatearen arabera. Demagun merkantzia bat ekoizten dela, eta bera ekoizteko sozialki beharrezkoa den lan denbora 8 ordukoa dela. Hor 8 orduko lan bizia objektibatu da. Merkantzia hori biltegian gordetzen da, demagun, 6 hilabetez. Eta demagun ere 6 hilabete horietan merkantzia hori ekoizteko sozialki beharrezkoa den lan kantitatea erdira txikitu dela, produktibitatea handitu delako. Kasu horretan, orain dela 6
...
Leer más
Kaixo Manex!
Zalantzarik gabe, arazoak sor ditzakeen planteamendua da. Egilearen intentzioa ez dakit zein zen, baina hala ere, ez nuke ebatziko esaldi oker gisa, planteamendu hori zuzena baita plano honetan:
Esaten denean merkantzia baten balioa lan biziaren arabera zehazten dela (hor prezioa esaten da baina tira, nik balioa esango nuke, prezioaren prozesua bestelakoa baita), eta ez lan hilaren arabera, esan nahi da merkantzia baten balioa ez dela zehazten bera ekoizteko emandako lan kantitatearen arabera, baizik eta unean sozialki beharrezkoa den lan kantitatearen arabera. Demagun merkantzia bat ekoizten dela, eta bera ekoizteko sozialki beharrezkoa den lan denbora 8 ordukoa dela. Hor 8 orduko lan bizia objektibatu da. Merkantzia hori biltegian gordetzen da, demagun, 6 hilabetez. Eta demagun ere 6 hilabete horietan merkantzia hori ekoizteko sozialki beharrezkoa den lan kantitatea erdira txikitu dela, produktibitatea handitu delako. Kasu horretan, orain dela 6 hilabete ekoiztutako merkantzian 8 orduko lan hila dago, baina bere balioa sozialki beharrezkoa den lan biziaren arabera zehazten da, eta, produktibitatearen handikuntza dela eta, hori 4 ordukoa da.
Adibide hori jarri dut, baina hau ere izan zitekeen: demagun merkantzia bat ekoizteko sozialki beharrezkoa den lan kantitatea 8 ordukoa dela, eta demagun ekoizle batek 10 ordu ematen dituela bera ekoizten. Bada, merkantzia horren balioa edo horretan kondentsatutako lan sozial kantitatea 8 ordukoa da, sozialki beharrezkoa den lan kantitateak determinatzen duelako, eta ez merkantzia batetan kondentsatu den lan kantitateak edo lan hilak, kasu honetan 10 ordukoa.
Beraz, hor kontraesana da neurri soziala eta merkantzia bakoitza ekoizteko ekoizle pribatu bakoitzak inbertitutako lan pribatuaren artean.
Milesker argipenarengatik. Pentsatu genuen hortik etor zitekeela esaldia horrela formulatzeko asmoa, baina argipen hori gabe, formulazioak zalantzak sor zitzakeela uste genuen. Horrela, denok ulertu dugu elkar. Milesker berriz ere.
Milesker argipenarengatik. Pentsatu genuen hortik etor zitekeela esaldia horrela formulatzeko asmoa, baina argipen hori gabe, formulazioak zalantzak sor zitzakeela uste genuen. Horrela, denok ulertu dugu elkar. Milesker berriz ere.