Karl Marxek idatzitako KAPITALA lanaren mintegiaren lehenengo saioa. Hurrengo gaiak landuko ditugu:
I. KAPITULUA. MERKANTZIA
II. KAPITULUA. TRUKE PROZESUA
III. KAPITULUA. DIRUA, EDO MERKANTZIEN ZIRKULAZIOA
Irakurketan lagungarri dira atxikituta doazen sarrera eta irakurgaiaren laburpena.
IRAKURKETA SAIOEN EGUTEGIA:
1) Lehenengo atala (1, 2 eta 3 kapituluak). Ekainak 3 - Uztailak 4
2) Bigarren atala (4 kapitulua). Uztailak 5 - Uztailak 15
3) Hirugarren atala (5, 6 eta 7 kapituluak). Uztailak 16 - Abuztuak 4
4) Hirugarren atala (8 eta 9 kapituluak). Abuztuak 5 - Abuztuak 29
5) Laugarren atala (10, 11 eta 12 kapituluak). Abuztuak 30 - Irailak 15
6) Laugarren atala (13 kapitulua). Irailak 16 - Urriak 15
7) Bosgarren atala (14, 15, 16 kapituluak). Urriak 16 - Azaroak 1
8) Seigarren atala (17, 18, 19, 20 kapituluak). Azaroak 2 - Azaroak 15
9) Zazpigarren atala (21 eta 22 kapituluak). Azaroak 16 - Abenduak 1
10) Zazpigarren atala (23 kapitulua). Abenduak 2 - Urtarrilak 1
11) Zazpigarren atala (24 eta 25 kapituluak). Urtarrilak 2 - Urtarrilak 31
METODOLOGIA
-Guztira 11 saio izango dira.
-Atal bakoitza zehaztutako epean irakurri behar da.
-Iruzkinak aktibo daude:
-Irakurri ahala, zalantzak komentatu eta horien gaineko argipenak egiteko.
-Atal bakoitzean lantzen diren gaien inguruko eztabaidetan sakontzeko.
-Iruzkinak idazteko ez da erregistrorik behar. Emaila eta erabiltzaile izena eskatzen ditu, besterik ez.
-Arazorik badago edo metodologiaren inguruko argipenak jasotzeko idatzi harremanak@gedar.eus helbidera.
Kaixo!
Mintegia lantzerako orduan bi zalantza agertu zaizkigu eta hauen gaineko argipena eskertuko genuke:
Alde batetik, neurri-patroi, prezio-patroi terminoak bereizteko arazoak izan ditugu, eta balio-ikur terminoa ulertzeko ere. Bestetik, merkantzien fetitxismoa lantzen duten testuak eta liburuan bertan eskaintzen zaion atala irakurri ondoren ez zaigu guztiz argi geratzen, eskertuko genuke oinarritzat hartzeko azalpen labur eta sinplifikatu bat, edo bestelako erreferentziaren bat (testuak, bideoak...). Galdera potoloak direla badakigu, beraz aldez aurretik eskerrik asko! Ondo izan!

Kaixo Juncal!
Aurrena, diru-merkantziaren funtzioen inguruko zalantzari dagokionez. Gogoratu zirkulazio-sinpleaz ari garela betiere, eta azalpen labur hauetarako nahikoa dugu balioaren forma sinplearekin (x merkantzia A = y merkantzia B). Gauzak horrela:
Neurri-patroi gisa jarduten du diru-merkantziak formula honen arabera: x merkantzia A = y diru-merkantzia. Adibidez, mahai bat = 2 kilo urre.
Prezio-patroiari dagokionez, eta aurreko adibidetik tiraka, urreak monetaren forma hartzen du. Demagun 2 kilo urre 200 eurotan jaulkitzen direla (errazagoa da ingalaterrako adibidea, libra batek, esate baterako, urre kantitate bat adierazten duelako, jatorrian). Horrela, mahai bat = 200 euro formula izango dugu.
Balio ikurra prezio-patroiarekin erlazionatuta dago. Izan ere, benetako urrearen ordez balio bat adierazten duen moneta erabili ahal bada, dirua bere jatorrizko materialetik independizatzen da eta balio-ikurraren funtzioa betetzen du. Adib
...
Leer más
Kaixo Juncal!
Aurrena, diru-merkantziaren funtzioen inguruko zalantzari dagokionez. Gogoratu zirkulazio-sinpleaz ari garela betiere, eta azalpen labur hauetarako nahikoa dugu balioaren forma sinplearekin (x merkantzia A = y merkantzia B). Gauzak horrela:
Neurri-patroi gisa jarduten du diru-merkantziak formula honen arabera: x merkantzia A = y diru-merkantzia. Adibidez, mahai bat = 2 kilo urre.
Prezio-patroiari dagokionez, eta aurreko adibidetik tiraka, urreak monetaren forma hartzen du. Demagun 2 kilo urre 200 eurotan jaulkitzen direla (errazagoa da ingalaterrako adibidea, libra batek, esate baterako, urre kantitate bat adierazten duelako, jatorrian). Horrela, mahai bat = 200 euro formula izango dugu.
Balio ikurra prezio-patroiarekin erlazionatuta dago. Izan ere, benetako urrearen ordez balio bat adierazten duen moneta erabili ahal bada, dirua bere jatorrizko materialetik independizatzen da eta balio-ikurraren funtzioa betetzen du. Adibidez, paper-moneta, ez dena urrea, baizik eta urrearen balioaren ikur bat.
2 eta 3ren arteko aldea sinplea da. 2 kasuan urreak, moneta forma hartu arren, diru merkantzia gisa zirkulatzen du. 3 kasuan, aldiz, ez, eta haren ordez ikurrek egiten dute (adibidez, 200 euroko billetea)
Merkantziaren fetitxismoarekin edo bere mistizismoarekin lotutako zalantza biharko uzten dut.
Gabon!
Kaixo berriz!
Merkantziaren fetitxismoan utzi genuen aurrekoan. Diozue testu desberdinak irakurri dituzuela horren inguruan eta ez zaizuela argi geratu. Ondo legoke ere, aurrera begira, zer ulertu duzuen plazaratzea, hartu emana emankorragoa izateko.
Gaiari heltzeko, aurrena, kontutan hartu behar da zein unetan lantzen duen Marxek gaia: 1 atalean, hau da, obra osoaren atal abstraktuenean. Hemen oraindik ez dakigu zer den kapitala, eta, beraz, oraindik ere balioa objektu eta bitarteko gisa agertzen zaigu, eta ez subjektu gisa (kapitala). Honek ukatu egiten du merkantziaren fetitxismoaren inguruan eman ohi den azalpena: "objektuaren izaera materialak (erabilera balioa) ezkutatu egiten du bere ekoizpen prozesuan ematen den esplotazio erlazioa". Izan ere, esan bezala, momentuz ez da esplotazio harrema landu, ez baita kapitala teorikoki garatu.
Baliokideen trukearen eremuan gaude, edo zirkulazio sinplearen esferan. Hemen, balio berdina duten
...
Leer más
Kaixo berriz!
Merkantziaren fetitxismoan utzi genuen aurrekoan. Diozue testu desberdinak irakurri dituzuela horren inguruan eta ez zaizuela argi geratu. Ondo legoke ere, aurrera begira, zer ulertu duzuen plazaratzea, hartu emana emankorragoa izateko.
Gaiari heltzeko, aurrena, kontutan hartu behar da zein unetan lantzen duen Marxek gaia: 1 atalean, hau da, obra osoaren atal abstraktuenean. Hemen oraindik ez dakigu zer den kapitala, eta, beraz, oraindik ere balioa objektu eta bitarteko gisa agertzen zaigu, eta ez subjektu gisa (kapitala). Honek ukatu egiten du merkantziaren fetitxismoaren inguruan eman ohi den azalpena: "objektuaren izaera materialak (erabilera balioa) ezkutatu egiten du bere ekoizpen prozesuan ematen den esplotazio erlazioa". Izan ere, esan bezala, momentuz ez da esplotazio harrema landu, ez baita kapitala teorikoki garatu.
Baliokideen trukearen eremuan gaude, edo zirkulazio sinplearen esferan. Hemen, balio berdina duten bi merkantzia trukatzen dira, erosketa-salmenta prozesuan (M-D-M). Nik niretzat erabilera baliorik ez duen merkantzia bat trukatzen dut, niretzat erabilera balioa duen beste merkantzia batengatik. Prozesu hori emango da, ordea, soilik baldin eta trukatzen diren bi merkantzia horiek balio berdina badute, hau da, haien ekoizpen prozesuan lan kantitate berdina gastatu behar da, ez baitu inork gehiago emango, gutxiagoren truke (hau da baliokideen trukearen oinarrizko legea). Elkartruke prozesu horretan bertan inprimatuta dago merkantziaren fetitxismoa, edo bere izaera mistikoa. Izan ere, ez da erabilera balio batekiko dudan behar soziala agintzen duena, hau da, ni, baizik eta merkantzian bertan kondentsatuta dagoen lan kantitatea, edo balioa. Zentzu horretan, elkartrukean merkantziak borondate propiodun gisa agertzen dira, eta elkartrukatzen duten bi pertsonen borondatea merkantziaren edo balioaren borondatea da. Bada, gizakiaren produktua dena, bere aurka oldartzen da eta bere borondatearen gainean agintzen du. Objektibizazio prozesu horretan, hau da, erlazio sozial bat gauzen arteko erlazio gisa agertzean datza merkantziaren fetitxismoa.
Gerora, aginte sozial horren garapen logiko bat eman daiteke, eta eman behar da. Esaterako: ez da merkantzia bat ekoiztuko baldin eta bere baitan gainbalio kantitate nahikoa kondentsatzen ez bada, hau da, ekoizle kapitalistarentzat etekingarria ez bada. Hor ere lege ekonomiko batekiko sumisioa agertzen du borondate sozialak, eta behar sozialak asetzeko gaitasunak.
Espero dut ulertu izana. Bestela ere, hemendik jarraituko dugu.
Aupa!
Eskerrik asko erantzunagatik. Hain zuzen ere, aurretik fetitxismo gisa ulertzen genuen zuk hasieran botatako kontzeptu faltsua, hau da, "objektuaren izaera materialak (erabilera balioa) ezkutatu egiten du bere ekoizpen prozesuan ematen den esplotazio erlazioa". Hala, testua irakurtzerakoan konfusioa sortu zitzaigun Marxen azalpena gure kontzepzioari kontrajartzen zitzaiolako. Jarraian, zure azalpenari esker ulertu duguna jarriko dugu, oker egotekotan zuzentzeko; merkatua orokortua dagoen gizartean, lanaren produktuak haien balioaren arabera ekoizten diren heinean, hau da, produktu bat ekoizteko arrazoia ez denean honen erabilera balioa bera, gizakiaren (ekoizlearen) beharrizan edo nahiak baino, merkatuaren logikak determinatzen duela ekoizpena, eta merkantziek nolabaiteko izaera autonomoa aurkezten dutela haien arteko elkartrukean, gizakien arteko hartu-eman hori merkatuaren esferan eginez, merkantzien (gauzen) bitartez, balioaren legearen pean. Marxek jain
...
Leer más
Aupa!
Eskerrik asko erantzunagatik. Hain zuzen ere, aurretik fetitxismo gisa ulertzen genuen zuk hasieran botatako kontzeptu faltsua, hau da, "objektuaren izaera materialak (erabilera balioa) ezkutatu egiten du bere ekoizpen prozesuan ematen den esplotazio erlazioa". Hala, testua irakurtzerakoan konfusioa sortu zitzaigun Marxen azalpena gure kontzepzioari kontrajartzen zitzaiolako. Jarraian, zure azalpenari esker ulertu duguna jarriko dugu, oker egotekotan zuzentzeko; merkatua orokortua dagoen gizartean, lanaren produktuak haien balioaren arabera ekoizten diren heinean, hau da, produktu bat ekoizteko arrazoia ez denean honen erabilera balioa bera, gizakiaren (ekoizlearen) beharrizan edo nahiak baino, merkatuaren logikak determinatzen duela ekoizpena, eta merkantziek nolabaiteko izaera autonomoa aurkezten dutela haien arteko elkartrukean, gizakien arteko hartu-eman hori merkatuaren esferan eginez, merkantzien (gauzen) bitartez, balioaren legearen pean. Marxek jainkoekin ekiparatzen ditu, gizakiaren produktu direnak 'bizitza propioa' hartu eta gizakiaren borondatearen gainetik kokatzen baitira, eta hala dio merkantziek izaera mistikoa edo fetitxista dutela.
Mila esker berriz, hartutako denboragatik, eta laguntzagatik, ondo izan!
Kaixo!
Zalantza bat daukat lanaren ekoizpen indarraren (fuerza productiva del trabajo) eta merkantzien balio magnitudearen (magnitud de valor) arteko harremanari buruz. Mintegiko testuan honakoa jartzen du:
"Merkantzia bat ekoizteko beharrezkoa den lan denbora lanaren ekoizpen indarrarekin(fuerza productiva del trabajo) aldatzen da. Lanaren ekoizpen indarra gero eta handiagoa izan, orduan eta lan gutxiago beharko da merkantzia bat ekoizteko, ondorioz, bere balioa txikituz. Eta alderantziz. Era berean, ekoizpen indarraren handiagotzearekin handitu egiten da denbora tarte jakin batetan ekoizten den merkantzien kopurua. Beraz, erabilera balio handiagoa, aberastasun material handiagoa. Ekoizpen indar handiagoa, erabilera balio handiagoa, produktuaren balio txikiagoa."
Ulertu dudanagatik lanaren ekoizpen indarra handitzen bada, merkantzia indibidual bat ekoizteko sozialki beharrezkoa den lan denbora murrizten da, baina, hori merkantzia indibi
...
Leer más
Kaixo!
Zalantza bat daukat lanaren ekoizpen indarraren (fuerza productiva del trabajo) eta merkantzien balio magnitudearen (magnitud de valor) arteko harremanari buruz. Mintegiko testuan honakoa jartzen du:
"Merkantzia bat ekoizteko beharrezkoa den lan denbora lanaren ekoizpen indarrarekin(fuerza productiva del trabajo) aldatzen da. Lanaren ekoizpen indarra gero eta handiagoa izan, orduan eta lan gutxiago beharko da merkantzia bat ekoizteko, ondorioz, bere balioa txikituz. Eta alderantziz. Era berean, ekoizpen indarraren handiagotzearekin handitu egiten da denbora tarte jakin batetan ekoizten den merkantzien kopurua. Beraz, erabilera balio handiagoa, aberastasun material handiagoa. Ekoizpen indar handiagoa, erabilera balio handiagoa, produktuaren balio txikiagoa."
Ulertu dudanagatik lanaren ekoizpen indarra handitzen bada, merkantzia indibidual bat ekoizteko sozialki beharrezkoa den lan denbora murrizten da, baina, hori merkantzia indibidualaren ikuspegitik soilik gertatzen da, ez produktu totalaren ikuspegitik; izan ere, sozialki beharrezkoa den lanordu batean objektibatzen den lan abstraktu kantitatea ez da aldatzen lanaren ekoizpen indarra aldatu arren, aldatzen dena da lan abstraktu hori objektibatzen den erabilera balioen masa, eta ondorioz merkantzia indibidualaren balio magnitudea.
Hori zuzena bada, "Ekoizpen indar handiagoa, erabilera balio handiagoa, produktuaren balio txikiagoa" perpausa zuzena da baldin eta bakarrik baldin "produktuaren balio txikiagoa"k merkantzia indibidualari erreferentzia egiten badio, ez ordea merkantzien masa totalari egiten badio. Kasu horretan "Ekoizpen indar handiagoa, erabilera balio handiagoa, produktuaren balio magnitude berbera" izango litzateke zuzena. Marxek hala dio: "El mismo trabajo, pues, por más que cambie la fuerza productiva, rinde siempre la misma magnitud de valor en los mismos espacios de tiempo".
Agian ez nabil zuzen baina iruditu zait anbiguetate hori existitzen zela azalpenean, esango didazue!
Zuzen zabiltza, Aitor. Pasarte osoa merkantzia indibidualaz ari da, eta horregatik ere produktuaren balioa aipatzen denean merkantzia indibidualari egiten dio erreferentzia.
Kontutan hartu behar da, ordea, Marxek kapitala orokorrean aztertzen duela hemen (el capital en general), hau da, batazbesteko kapital soziala (capital social medio), eta horregatik desagertzen direla kapital indibidualen arteko konpetentziari dagozkien aldagaiak. Soilik batazbesteko kapital sozialari edo haren konposizio teknikoa duen kapital indibidualari dagokio aipatu araua, hau da: denbora tarte jakin batetan ekoizten den balio kantitatea ez da aldatzen ekoizpen indarraren aldaketarekin. Baina batazbesteko kapital sozial horrekiko dibergentzia duten kapital indibidualetan bestela gertatzen da.
(Hemendik aurrerakoak ez du garrantziarik hemen, are gutxiago Kapitalaren lehenengo liburuari dagokionez, baina gaia irten dela...)
Jakin badakigu edozein lan ez dela balio gisa bal

Jakin badakigu edozein lan ez dela balio gisa balioztatzen: soilik batazbesteko indar sozialarekin egindako lana balioztatzen da balio gisa. Batazbestekoa baino indar sozial txikiagoarekin gauzatzen den lanak, denbora tarte berdinean balio gutxiago ekoizten du, eta alderantziz. Adibidez, merkantzia bat ekoizteko beharrezkoa den batazbesteko lan denbora 4 ordukoa bada, batazbestekoan mugitzen den ekoizpen indar batek 8 ordutan 2 merkantzia ekoiztuko ditu, eta 8 orduko balio magnitudea balioztatuko du. Ekoizpen indar txikiago batek, demagun erdia duen batek, 8 ordutan, ordea, merkantzia bakarra ekoiztuko du. Merkantzia horrek, ordea, soilik 4 orduko balio kantitatea balioztatu dezake, hau da, ekoizpen indar horrek, 8 orduko prozesua gauzatu arren, soilik 4 orduko balioa ekoiztu du, soilik 4 orduko batazbesteko lan soziala gauzatu duelako (1 merkantzia x 4 orduko balio magnitudea). Kontrara, batazbestekoa baino bi aldiz handiagoa den ekoizpen indar batek, 8 ordutan 4 merkantzia ekoiztuko ditu, eta hori sozialki 16 ordutako balio gisa balioztatzen da (4 merkantzia x 4 orduko balio magnitudea). Erreferentzian aipatzen den liburuan, Astaritak denbora tarte batetan batazbestekoa baino balio handiagoa ekoizten duen lanari "potentziatutako lana" (trabajo potenciado) deitzen dio, eta gainbalioaren transferentziaren ingurukoak azaltzeko baliatzen du, balioaren legea baliatuta, transferentzia hori indarkeria politikoz soilik gauzatzen dela defendatzen dutenen aurrean.
Batazbesteko kapital sozialean, bada, indar horiek guztiak orekatzen dira eta legea (joera edota batezbesteko gisa funtzionatzen duen legea...) gorago aipatutakoa da: denbora tarte jakin batetan beti balio kantitate berdina ekoizten da, nahiz eta merkantzia kantitatea aldatu.