ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / El Economista
2024/11/22 12:10

Hartzekodunen konkurtsora eramango dute Zumaiako (Gipuzkoa) Balenciaga ontziola. Enpresako zuzendaritzak aste honetan eman die erabakiaren berri langileei. Zor bat dauka pilatuta, eta horri aurre egiteko "berregituraketa- eta finantziazio-plana" aurkeztu zion duela hilabete Merkataritza Arloko 1. epaitegiari. Hark ontzat eman zuen bide-orria, baina ez du berdin jokatu Espainiako Ekonomia Ministerioaren menpeko den Cofides sozietate publiko-pribatuak: atzera bota du plana.

Enpresaren aktiboak saltzea abiapuntutzat zuen planak porrot egin du, beraz, eta orain hartzekodunen konkurtsora jo beharko duela dio zuzendaritzak. Enpresa erosiko duen inbertitzailerik agertzen ez bada, jarduna eten eta ontziola itxiko dute. Gipuzkoako ontziola nagusia da Balenciaga, eta gaur egun 71 behargin aritzen dira bertan. Dena den, ontzi bat eraikitzen ari diren bakoitzean, beste ehunka langilek jarduten dute Zumaian.

NO HAY COMENTARIOS