ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2024/09/11 14:29

Hainbat margoketa egin zituzten astearte gauean Zizurren (Nafarroa), herriko alkatearen eta zinegotzi baten aurka. Geroa Baiko Andoni Serranok eman zuen pintaketen berri, X sare sozialaren bitartez, goizeko 07:00etan. Atzo ziren hastekoak Zizurko jaiak, eta bezperan egin zituzten margoketak.

Ordu eta erdi beranduago, Zizurko txosnen antolatzaileak ohartu ziren kendu egin zituztela txosnaguneko pankarta guztiak. Herriko udaltzainek erretiratu zituzten aldarriak, eta argudiatu zuten ez zegoela txosnagunean pankartak jartzeko baimenik eskatuta. Txosnen antolatzaileek, baina, jakinarazi dute urte luzez jarri dituztela pankartak inolako baimen berezirik eskatu edo erregistratu behar izan gabe.

Festen txupinazora hainbat pertsona bertaratu ziren atzo bertan, pankarta bat eskuan zutela, eta protesta egiteko asmoz. Pankartak kendu ahalko dituzue, baina ez gure ideiak. Utzi txoznak bakean leloa erakusten zuen pankarta berriak.

NO HAY COMENTARIOS