ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / Hala Bedi
2023/04/27 12:36

Ertzaintzak 2019ko otsailean atxilotu zituen Aitor Zelaia eta Galder Barbado arabarrak, Espainiako Auzitegi Nazionaleko Maria Tardon instrukzio epaileak aginduta. Hilabete batzuk lehenago, ertzainek material lehergailua topatu zuten Duranan (Araba), eta horren arduradun zirelakoan atxilotu zituzten bi gazteak. "Armak, munizioak eta lehergailuak edukitzea" egotzi zieten, baita "horiek helburu terroristarekin gordetzea eta trafikatzea" ere. Behin-behineko espetxealdian sartu zituzten, eta ia urte erdiz izan zituzten gatibu, uztailera arte.

2021eko urtarrilean epaitu zituzten biak Madrilen, eta handik hainbat egunera eman zuen epaiaren berri Angela Murillo Auzitegi Nazionaleko epaileak. "Helburu terroristarekin lehergailuak egiteko elementuak gordetzea" leporatuta, launa urteko kartzela-zigorra ezarri zien gazteei, baita hamarna urteko inhabilitazioa ere.

Ebazpenaren kontrako helegite bat aurkeztu zuen Zelaiaren eta Barbadoren defentsak, eta horren harira berrikusi behar zuen zigorra Auzitegi Gorenak. Atzo zen biltzekoa. Auzitegi Nazionalak jarritako zigorra Gorenak berretsiko balu, edozein unetan espetxeratu ditzakete bi arabarrak.

NO HAY COMENTARIOS