ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / New York Post
2023/03/22 12:14

Poliziaren beste esku-hartze beldurgarri bat atera dute argitara Amerikako Estatu Batuetan. Joan den martxoaren 6an, asfixiatuta hil zen 28 urteko gazte afroamerikar bat Virginiako Estatu-Ospitale Nagusian. Atxilo zeukaten Irvo Otieno, eta hainbat polizia-agenteren zaintzapean zegoen erietxean. Bideozaintza-kamerek jasotako irudietan ikus daitekeenez, eskuburdinekin eta oinetatik loturik izan zuten ospitalean, eta modu horretan eraman zuten onarpen-gelara.

Irudiek erakusten dute nola gela horretan zegoela bere gainean jarri ziren hainbat polizia eta ospitaleko langile. Lurrean etzan zuten Otieno, eta hiru agentek eutsi zioten modu horretan. 10 minutu beranduago, polizia eta osasun-langile gehiago bertaratu ziren, eta erabat inmobilizatu eta azpiratu zuten gaztea. Gora begira jarri zuten, eta belaunak erabilita eutsi zioten hainbat agentek, bai eta iletik tiraka burua eutsi ere. 12 minutuz inmobilizatuta izan ostean, pultsua hartu zion Otienori agenteetako batek, baina hark ez zuen erantzuten. Hilda zegoen jada.

Dirudienez, martxoaren 3an atxilotu zuten gaztea, Henrico konderriko polizia bati eraso egitea leporatuta. Larrialdi-zaintzan sartu zuten; gaitz mentalen bat izan dezaketen pertsonak sartzen dituzte erregimen horretan, antza. Atxilotua izan eta hurrengo egunean eraman zuten ospitalera, eta han erail zuten handik egun gutxira.

Henricoko sheriffaren zazpi agente auzipetu dituzte erailketaren harira, bai eta ospitaleko hiru langile ere. Hainbat hedabideren arabera, 2021ean polizia-indarrek eraildako pertsonen artean, herena ziren afroamerikarrak. Datu ofizialen arabera, dena den, AEBetako biztanleen %13 baino ez dira afroamerikarrak.

NO HAY COMENTARIOS