ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / Gasteiz Hoy
2025/01/07 14:11

Gasteizen (Araba), futbol-zelai berri batzuk eta egoitza bat eraikitzen ari dira Buesa ondoan. Gaur, obra horretan galdu du bizia behargin batek, soldatapean lanean ari zela. Itxura denez, eta argitu ez dituzten arrazoiak medio, hondeagailu batek harrapatu du langilea, eta bertan hil da. 51 urte zituen, eta Excavaciones Mendiola enpresarentzat jarduten zuen; Construcciones Urrutiak azpikontratatutako konpainia bat.

Baskonia-Alavés kirol-taldearentzat ari dira egiten instalazio berriak zabalgune horretan, nazioarteko akademia bati lotuta. Taldearen arabera, "lurra berdintzeko lanetan" ari zen hildako behargina, zorua finkatzeko fasean baitago une honetan obra.

2025. urtea hasi zenetik, Euskal Herrian erregistratutako aurreneko lan-heriotza da honakoa. Amaitu berri den urtean, 2024an, gutxienez 65 langilek galdu zuten bizia Euskal Herrian lanean, lanera bidean edo lanetik bueltan.

NO HAY COMENTARIOS