ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / Euskal Irratien bidez
2026/01/09 08:24

Lan-istripu larri bat izan zen atzo Urruñako (Lapurdi) Xukutun Bidean. Euskal Hirigune Elkargoak eskatuta, ur-biltegi bat eraikitzen ari dira Oletara bidean, eta bertan gertatu zen istripua: bizia galdu zuen Duhalde eraikuntza-enpresako langile batek, eta beste bat zauritu zen, Euskal Irratiek jaso dutenez. Larri eraman zuten Baionako (Lapurdi) ospitalera, helikopteroz.

Bederatzi egun igaro dira 2026. urtea hasi zenetik, eta Urruñan jazotakoa da Euskal Herrian argitara atera den lehenengo lan-heriotza. Bukatu berri den urtean, 2025ean, gutxienez 74 langilek galdu zuten bizia soldatapean lanean ari zirela, aurreko urtean baino nabarmen gehiago: 64 izan ziren 2024an.

NO HAY COMENTARIOS