ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / El Independiente
2023/01/27 09:20

Bilboko (Bizkaia) Udaltzaingoaren polizia-kontrola areagotzea eta beste polizia-indarrekiko koordinazioa hobetzea. Horiek dira, ustez "arma zuriekin egindako delituen" gorakadak kezkatuta, Bilboko Udalak hartuko dituen neurriak. Udalak dio azken bi urteetan bikoiztu egin dela labanekin egindako delituen kopurua, hala nola lapurretak, eta horiei aurre egiteko indartuko duela udaltzainen jarduna.

Juan Mari Aburto alkateak (EAJ) "labanagileen aurka" udalak egindako esku-hartzeak gogorarazi ditu, Deia-k jaso duenez. Horien artean aipatu du, esaterako, udaltzainen plantilla handitu dutela (900 udaltzain guztira), %49ko "eraginkortasuna" izan dutela delitu horien "ebazpenean" eta elkarlana daukatela epailetzarekin eta fiskaltzarekin. Horri lotuta, Aburtok nabarmendu du beharrezkoa dela epaiketak bizkortzea eta behin-behineko espetxealdiak ezartzea.

Alderdi Popularraren (PP) ordezkari Raquel Gonzalez "prebentziozko kontrolak" egitearen alde agertu da, ustez, arma zuriak atzemateko. "Jende askok ez daki legez kontrakoa dela kalean arma horiek eramatea, eta zenbat eta kontrol gehiago egin, orduan eta kontzientzia handiagoa egongo litzateke herritarren artean arma horiek eramatea ez dela legezkoa", dio Gonzalezek. Armak daramatzaten pertsonen kontrako zigor ekonomikoak handitzearen alde ere egin du PPko kideak. Gaur egun, 601 eta 30.000 euro artekoak dira isunak.

El Correo-ren esanetan, gainera, udaltzainek gainontzeko polizia-indarrekiko daukaten koordinazioa hobetzeko proposamen bat ere adostu dute udal gobernu taldeak eta PPk.

NO HAY COMENTARIOS