ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: AAEAM
2020/10/15 17:27

Iñaki Bilbaok irailaren 10ean hasi zuen gose eta komunikazio greba mugagabea. Egun, Puerto III kartzelan dute preso. Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak orduan jakinarazi zuen bere zeldatik ateratzeari uko egin ziola Bilbaok, eta baraualdia egiteaz gain, patioko orduei eta komunikazio-bideei muzin egingo ziela.

Txikitok bost aste daramatza greba honetan, bere hitzetan, "Euskal Herria independente, sozialista, batua eta euskalduna" aldarrikatzeko. Irailaren 29an ospitalera eraman zuten Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz, baina urriaren 1ean bueltatu zen Puerto III-ra. 2017ko maiatzetik ekainera ere baraualdia egin zuen Bilbaok, 30 egunez.

Aurreko larunbatean, urriak 10, mobilizazioa izan zen Bilbon (Bizkaia), AAEAMek deituta. Hala, Txikitori elkartasuna adierazi zioten hainbat eta hainbat manifestarik, Bilboko kaleak zeharkatuz. Orain arte bezala, bestelako elkarretaratzeekin ere jarraituko dute Euskal Herriko zenbait herritan; hala nola, Berriozarren (Nafarroa), Donostian (Gipuzkoa), Basaurin (Bizkaia), Trapagaranen (Bizkaia) edota Elgoibarren (Gipuzkoa).

NO HAY COMENTARIOS