Joan den astelehenean, trafiko-istripuz hil zen 56 urteko gizonezko bat Azazetan (Araba). Gerora jakinarazi dutenez, lanean ari zen hildako pertsona hori: LAB sindikatuak baieztatu du Serveo enpresarentzat jarduten zuela soldatapean, etxeko laguntzan hain zuzen ere.
Sindikatuak azpimarratu duenez, etxeko laguntzan aritzen diren langileek sarri mugitu eta tokialdatu behar izaten dute "denbora-tarte oso txikietan"; eta "enpresek ezarritako ratioek" zein "lan-erritmoek" areagotu egin dute sektoreko arriskua.
Urtea hasi zenetik, Euskal Herrian gutxienez 48 beharginek galdu dute bizia soldatapean lanean, lanera bidean edo lanetik bueltan, iturri sindikalen arabera.